
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Bihar EHPMk aktiboki parte hartuko dugu sindikatuek deitutako Greba Orokorrean, aldarrikapenak partekatzen ditugularik.
Gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata ezinbesteko aldarrikapena da langileei (pentsiodunak edo jardunean daudenak) bizi baldintza duinak izatea bermatzeko eta genero arrakalarekin amaitzeko.
Onartezina da patronalak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propio eta duin bat negoziatzeari uko egitea eta, EAEko Legebiltzarrean, EAJk eta PSOEk ehunka mila sinadurek babestutako Herri Ekimen Legegileak eztabaidatzea galaraztea.
Beren erabakiarekin miseriara kondenatzen dituzte hilaren amaierara iritsi ezin dren milaka adineko eta bizitza autonomoko proiektu bat eraikitzeko inolako aukerarik ez duten milaka gazte.
Lotsagarria da pobreziak gora egiten duen bitartean finantza eta energia enpresa handiek urtez urte errekorrak lortzea; kriminala da gerrak sustatzea eta erabiltzea aberasteko eta mespretxagarria da prezioak igotzea herritarrei beren erabakien kostua ordainarazteko.
Indartsuenaren legea nazioarteko arau bihurtzen ari da, eta boteretsuen aberastasun asegaitza posible egiten ari da. Pentsiodunek esperientziagatik dakigu. Eraso honi aurre egiteko gure aukera bakarra mobilizazioa da, borroka.
Gaur Greba Orokorrarekin urrats bat eman dugu enpresa arpilaketaz eta Parlamentuetan babesten dutenen konplizitateaz amaitzeko.
Langileok, pentsiodun langileok gure esku daukagu hemen eta orain gauzak aldatzeko aukera. Egin dezagun posible.
Blokea Irunen
Zubimuxutik 18etan aterako den manifestazioan pentsionisten bloke bat egongo da eta Txanaleta plazan sartuko da.
Jo ta ke irabazi arte.
