Abotsanitz.- Lau Haizeta eremuan kokatzen den Mendelu Auzoko Josu Langile kalea, gaurtik aurrera, espazio seguru eta irisgarriago batean bihurtu da.
Auzoa eta N-638 errepidea konektatzen duen ibilbidean instalatu den argiteria sistema berriak, auzotarren aldarrikapen historiko bati erantzunez iritsi da eta eremuko bizi-kalitatean hobekuntza nabarmena eman da pausu honen bitartez. Pasabide hau, egunerokotasunean, makina bat pertsonek erabiltzen dute, izan auzotar ala ez, eta orain arte, puntu beltz gisa identifikatuta zegoen, nagusiki gaueko orduetan argiteria faltagatik.
Burututako lanen bitartez, eremua duindu eta bizigarriagoa egin da. Gainera, esku-hartzea, energia jasangarritasuna errespetatuz egin da, argi fotovoltaikoak ezarri baitira bide osoan zehar, ingurumen-eragina murrizten dutenak eta energia-eredu eraginkor baten eredu direnak.
Abotsanitzetik poztu egiten gara egindako lanekin eta burututako esku-hartze hau, Hondarribiko Udalak herriko auzoekin duen konpromezuaren adierazle garbitzat ulertzen dugu. Bide honetan, auzotarren aldarrikapen historikoei erantzuna ematen jarraituko dugu, egunerokotasunean antzematen ditugun beharrak identifikatuaz, espazio publikoak hobetuaz, seguruago eta irisgarriago eginaz. Azken finean, herritarren bizi-kalitatea indartuaz, kasu honetan, Mendelun burutu dena.

