Podemos Irunek Udal Gobernuari Henry Méndezen kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio

Foto archivo

Podemos Irun.- Thania Pazosek idatziz eskatu die alkateari eta Kultura ordezkariari biharko emanaldia bertan behera uzteko, abeslariak Rafa Mir futbolariari (sexu-erasoagatik zortzi urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri diotenari) publikoki babesa adierazi ostean.

Podemos Irungo bozeramaile eta udal zinegotzi Thania Pazosek gaur goizean idatziz eskatu die Cristina Laborda alkateari eta Nuria Alzaga Kultura ordezkariari binhar San Juan plazan egitekoa den Henry Méndezen kontzertua bertan behera uzteko. Kontzertua San Martzial jaietako musika-programazioaren barruan dago antolatuta.

Eskabide hori erregistro ofizial baten bidez aurkeztu da, eta haren arrazoia da abeslari dominikarrak Rafa Mir futbolariari publikoki adierazi dion babesa. Mirri berriki zortzi urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri diote sexu-eraso delitu batengatik. Gogorarazi behar da, halaber, Méndezek ¡az emandako kontzertu batean agertokitik bertatik adierazi zuela “gorrotoa ezkertiarrekiko”.

“Irungo agertokiek ez dute jarrera matxistak eta faxistak dituen pertsona bat hartu behar. Ez diegu halako diskurtsoei bozgorailurik eman behar”, adierazi du Pazosek, eta, horrenbestez, Udal Gobernuari kontzertua bertan behera uzteko eskatu dio.

Podemos Irun gaur San Juan plazan deitutako elkarretaratzean izango da, kontzertuaren ospakizunaren aurkako protesta gisa.

Ido horretan, Pazosek alkateari eta Kultura ordezkariari eskatu die Elda bezalako udalerrien eredua jarrai dezatela. Bertan sozialistak daude udal gobernuan, eta Henry Méndezen emanaldia bertan behera utzi zuten haren gorroto-diskurtsoak zirela eta. Vallecasen ere, PSOEKk haren kontzertua bertan behera uzteko eskatu zuen.

Etiquetas: