Datorren ekintzak

Hitzaldia Irunen: “Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria”

Data: 
Ostirala, Maiatza 27, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 28, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Irungo Ospitale Zaharrean

Hurrengo ostiralean, hilak 27, Ahoztar Zelaietak idatzitako "KUTXABANK. EL SAQUEO DE EUSKALHERRIA" liburuari buruzko hitzaldia izango da. Elkargunea: Irungo Ospitale Zaharrean (Mosku) eta hitzordua arratsaldeko 7etan.

Ahoztar Zelaietaren ibilbidea hedabieen munduan Tas-Tas Irrati Librean hasi zen, geroago Egin egunkarian, eta hau Garzon epaileak itxi ondoren Ardi Beltza aldizkariaren editorea izan zen Kalegorriaren taldean bukatuz.

Podemos Ahal Dugu-k “Kongresua zure Plazan” antolatu du

Data: 
Larunbata, Maiatza 21, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Maiatza 22, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Irungo La Morada lokalean (Izaga kalea, 9)
Antolatzen du : 
Podemos Ahal Dugu

photo_2016-05-19_11-24-58.jpgPodemos Ahal Dugu-k “Kongresua zure Plazan” ekitaldia antolatu du. Maiatzaren 21ean, Irungo La Morada lokalean (Izaga kalea, 9), 12:00etan. Ekimenaren xedea, erabakitakoaren berri emateko guneak irekitzea, herritarrek hautatutako diputatuekin zuzeneko elkarreragina eduki ahal izan dezaten. 

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO II. PALA TXAPELKETA

Data: 
Larunbata, Maiatza 21, 2016 - 10:00 -tik Igandea, Maiatza 22, 2016 - 09:55 -ra
Non: 
Urantzuko frontoi txikian
Antolatzen du : 
Denak ala inor ez, Irungo Ernai

Bigarren urtez jarraian Euskal Preso eta Iheslarien aldeko pala txapelketa izango dugu Urantzuko frontoi txikian, Maiatzaren 21ean goizeko 10:00tatik aurrera.

Txirrinka Ekimena Bidasoa Txingudin hasiko da, maiatza 20!!!

Data: 
Ostirala, Maiatza 20, 2016 - 16:15

cartelTxirrinka TOMA lurraren eta jendarte hobeagoaren aldeko ekimena da. Txirrindulaz zeharkatuko dugu Euskal Herria lau zutabek, eta zutabe bakoitzak lekuko bat eramango du. Lekukoa, jende eta kolektibo ezberdinen artean igaroko da. Jendarte hobeagoaren alde zaudeten  kolektibo eta pertsonei luzatzen dizuegu Txirrinkan parte hartzeko gonbitea. Borroka asko badaude ere helburu amankomuna dugu:  jendarte justoago bat eraiki.