Mindtrap, Indidxabak eta Innputt, larunbat honetan Lakaxitan
Mindtrap, Indidxabak eta Innputt taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Trintxerpe, Pasaia eta Irungo musika taldeak dira. Eskenatokietatik gertu elkartzen dira normalean eta bazen garaia kontzertu bat elkarrekin emateko. Estilo aski desberdinak eskainiko dizkigute larunbateko emanaldian, doinu metaleroak, heavyak, baina baita rock alternatiboa edota kanta poperoagoak. Innputtek soinu elektronikoekin eta atmosferarekin jolasten du, Mindtrapek Rockaren limiteak kuestionatzen ditu, nahasketa bitxiak eginez eta Indidxabakek adierazpenaren indarra jarri nahi du agerian bere kantuen bitartez. Sarrera 3€.
- Gehiago irakurriMindtrap, Indidxabak eta Innputt, larunbat honetan Lakaxitan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Txanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena- Arrazoi politikoak direla medio otsailaren hasieran bi irundar gartzeleratuak izango dira. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo (egun Hondarribiako bizilaguna) 2006an atxilotuak eta gartzeleratuak izan ziren Faisan auziaren arira eta ia 10 urte beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak falta zaien zigorra gartzelan betetzeko agindua eman du: 13 hilabete Txanpik eta 11 Emiliok.
Kasernarat taldeak bere ibilbidea amaituko du, urtarrilaren 29an, Irungo Hazia Kultur Elkartean. 21:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera doan izango da.
