Datorren ekintzak

Hitzaldia: Jakoba Errekondok BIZI BARATZEA bere liburua aurkeztuko du Hondarribian

Data: 
Osteguna, Abendua 10, 2015 - 19:00 -tik Ostirala, Abendua 11, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda Kalea)

Datorren ostegunean, abenduak 10, arratsaldeko 19.00etan, Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda Kalea), Jakoba Errekondok BIZI BARATZEA bere liburua aurkeztuko digu. Ondoren, hitzaldia emango du baratzeko produktuen eta landareen inguruan eta hauen landaketa eta zaintzari buruz ditugun dudak galdetzeko aukera izango dugu.

Urtarrilak 9, mugi daitezen harriak. Autobusak Irundik

Data: 
Astelehena, Abendua 7, 2015 - 12:30 -tik Larunbata, Urtarrila 9, 2016 - 13:30 -ra
Non: 
Erletxea, Magusi Kalea 5, Irun
Antolatzen du : 
Sare

kartelIrungo Sarek, giza eskubieen aldeko herri sareak, Irundarrei  Bilbon eta Baionan urtarrilan presoen eta senideen giza eskubideak errespetatzeko  egingo diren  manifestazioetara joateko deia egiten die.

Antolatuko den autobusean izena emateko Erletxean egongo gara (kale Nagusia 5) larunbat eta igandeetan 12:30tatik 13:30 arte, abenduaren 13tik hasita urtarrilaren 7ra.

Zohardia, Josu Muguruzaren bizitzari buruzko dokumentala ostiralean Hondarribian

Data: 
Ostirala, Abendua 4, 2015 - 19:00 -tik Larunbata, Abendua 5, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Alde Zaharreko kultur etxea
Antolatzen du : 
Hondarribiko EH Bildu

Hondarribiko EH Bildu.- Datorren ostiralean, abenduak 4, arratsaldeko 19.00etan Alde Zaharreko kultur etxean Josu Muguruzaren bizitzari buruzko Zohardia dokumentalaren emanaldia antolatu dugu.