Datorren ekintzak

Stop Genocidio Palestinan hitzaldia Susana Manganarekin Larreaundiko Auzo Elkartean

Data: 
Ostirala, Urria 25, 2024 - 19:00
Non: 
Larreaundiko Auzo Elkartea, Iñigo de Loiola kalea 9, Irun
Antolatzen du : 
Larreaundiko Auzo Elkartea eta Irun Palestinarekin

Cartel charla Palestina AVV Larreaundi

Larreaundiko Auzo Elkarteak Irun Palestinarekin herri ekimenarekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu dute auzo elkartean bertan hilaren 25erako eta Susana Mangana arabiar eta islamiar azterlanen irakaslea, hizlaria eta nazioarteko analistarena izango da hitza. Hitzordua 19:00etan finkatu dute eta aurreratu dute hitzaldia gaztelaniaz izango dela. Horrez gain, Palestinari atxikimendua adierazteko zapiak jarriko dituzte salgai 5 euroan.

URRIAK 20 Igande Sasoi

Data: 
Igandea, Urria 20, 2024 - 10:30 -tik 13:30 -ra
Non: 
Kolon Pasalekua

Igande Sasoi octubre 2024

Datorren urriaren 20ean Parean elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, KIROLA PAR(T)EKATUZ IGANDE SASOI antolatu du emakumeen kirola sustatzeko. Kolon pasealekuan bertan, Irungo kirol-klubek beren eskaintza erakutsiko dute igande goizez, hurbiltzen den orori kirola probatzeko aukera emanez.

Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketa Irun eta Hondarribian

Data: 
Larunbata, Urria 19, 2024 - 11:00 -tik Igandea, Urria 20, 2024 - 18:00 -ra
Non: 
Irun eta Hondarribia
Antolatzen du : 
Irungo Ostomila txotxongilo taldea

Cartel

Irungo Ostomila txotxongilo taldeak antolatutako Euskal Herriko Txotxongilolarien I Topaketa, emakumeen presentzia eta sormen artistikoa nabarmenduz, urriaren 19 eta 20an Irun eta Hondarribian izango da.