
Ostomila.- Datorren abenduan, La Paz (Bolivian) gauzatuko den TITIRIKUTI nazioarteko txotxongilo jaialdian parte hartuko dute, Euskal Herria ordezkatuz Alaia Galtzagorria obrarekin. Taldeak, proiektu honetarako ETXEPARE Euskal Institutuaren babesa izan du. Abenduak 19,20 eta 21ean emanaldi bikoitzak eskainiko dituzte "El teatro del purgatoriok" antolatua La Paz bertan.

Irungo EH Bildu.- Abenduaren 29an egin zen legegintzaldi honetako aurrekontuen azkeneko osoko bilkura. Irungo EH Bildu izan zen aurrekontu horien aurka bozkatu zuen alderdi bakarra, eta aurrera atera ziren udal gobernuko bi alderdien -PSE, Elkarrekin Podemos-IU- eta Alderdi Popularraren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.

Hondarribiko EH BILDU.- Hondarribiko EH BILDUren mahai politikoak, Muaran egindako herri batzarrean, hurrengo udal hauteskundetarako proposatzen duen hautagaia aurkeztu du. Garoa Lekuona Izeta da Hondarribiko mahai politikoak proposatzen duen hautagala.