Datorren ekintzak

Brigadak 2015

Neguaren hotzena iristear bada ere, datorren udarari so egin diogu Askapenako kideok eta gurekin batera herri ezberdinetako borrokak bertatik bertara bizitzera gonbidatu nahi zaitugu: badatoz #brigadak15

Egin dezagun hiri gune eta auzoetako komertzioaren aldeko apustua

ARASOIrungo EH Bildu.- Gaurko aldaketa hau hiri eredu baten adibide bikaina da. Esaten duzue guk ez dugula hiri eredurik baina ez da egia eta zuenarekin gutxienez ez dugu bat egiten.

Komertziorako gune bat onartzera zoazte, eta esan dezakezue ezin dugula ekipamendu handi bezala definitu baina, hori hala izateko esfortzatu egin zarete.

Urkulluren aurrean AHTren protesta egiteagatik zazpi lagun epaituko dituzte datorren ostegunean Donostian

Mugitu!.- Datorren ostegunean, urtarrilak 29, AHTren aurkako zazpi ekintzaile epaituko dituzte eguerdiko 12etan Donostiako  Epaitegian, hain zuzen ere joan den azaroaren 5ean Urkullu lehendakariaren aurrean AHTren aurka protesta egiteagatik.

Villalabeitiaren soldata iraingarria da

fotoKaleratzeak STOP eta IRPH STOP elkarteen ustez Kutxabankeko presidentearen soldata iraingarria da

“Nor izan den” galdetu eta kontrol publiko eta soziala exijitzen dute

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Kutxabankeko presidente den Gregrio Villalabeitiak soldata %73 igo eta 800.000 euro irabaztea guztiz onartezina dela uste dute. Soldata iraingarria da fede oneko zordunekin guztiz gupidagabea den entitate batetan, etxebizitza ordainetan hartu eta alokairu soziala sistematikoki baztertu eta erakunde publiko eta epaitegietatik jasotako deiei entzungor eginda IRPH indizea aplikatzen jarraitzen duen banketxe batetan hain zuzen ere.