Datorren ekintzak

KAXIXA Koronabirusa, beste bideo zoragarri bat

Kaixo,lagunak: Ni Aia naiz, Irundarra. Toki Alai eskolan ikasten dut, lehenengo mailan, baina orain faltan botatzen ditut lagunak. Aitak eta biok egin ditugun bi abesti aurkeztu nahi dizkizuet. Hitzak eta musika nik asmatu ditut eta aitak musika tresnak jo ditu eta grabaketa egin du, gero denon artean bideoak grabatu ditugu. Gustatuko zaizuela espero dut eta garai zail honetan zuen bihotzak alaitzea. Dena ondo aterako da! Aia P.

Kultur leherketa bat ekonomia pizteko

imagen concientroAbotsanitz Udal Taldeak kultur arloko hainbat proposamen egin ditu, koronabirusari aurre egiteko itxialditik ateratzen garenean abian jartzeko. Hondarribiko Udalean ordezkatuta dauden alderdiak udalerriko ekonomia pizteko diru-laguntzak eztabaidatzen ari dira asteotan, eta eztabaida horretan txertatzeko proposamenak dira. Kultur leherketa bat da proposatzen duguna, hori bai, jende pilaketarik eragingo ez lukeen hainbat kultur arlotako ekitaldi multzo zabal bat.

Irungo Artia auzoko ezkien mozketa geldiaraztea eskatzen dio Artiako Lagunak elkarteak Arartekoari

Tilos de ArtiaArtiako Lagunak-Amigos de Artia auzo-plataformak hainbat talderen babesarekin kexa-eskaera bat aurkeztu dio Arartekoari, Juan Thalamas Labandibar/Gl-636 kalean bi fasetako zuhaitz ¡lara bat moztu nahi duelako. Lehenengoa 2020rako onartu da, eta 51 zuhaitz moztuko dira (45 ezki, bi akazia faltsu, 3 astigar eta prunus bat), eta, itxura guztien arabera, bigarren fasean 2021erako egingo da, gainerako 51 ezkiak moztuz.

Irunek 9.017.672,74 euro gutxiago jasoko ditu Aldundiak udalen finantziaketa %20 murriztu ondoren

Udal finantziazioaren irudia EUSEH Bildu Irun.- Herritarrron beharrizanak erdigunean jarri behar dira, elkarrizketa eta eztabaidarako bideak irekiz. Gipuzkoako Foru Aldundiak udalen finantzazioa %20an murriztea erabaki du, aldebakarrez. Murrizketa honekin, Irungo kasuan aurten 9.017.672,74 euro gutxiago jasoko ditugula suposatzen du.

Irungo migranteentzako aterpetxeak bart kalean utzi du haurdun dagoen emakume migrantea

Irungo Harrera Sarea logoaIrungo Harrera Sareak salatzen du berriz ere harrisku egoeran dagoen pertsona kalean utzi dutela aterpekoek. Urgentea da harrera irizpideak nola aplikatzen dituzten jakitea eta ezinbestekoa da, neurri hauek harrisku egoeran dauden pertsonak modu egokienean babestuko dituztela bermatzea.