Datorren ekintzak

Ekainan jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, ekainan 178 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 134 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.447 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,8 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 374 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Jesus Carrerari omenaldia eta bere gorpuzkien hobiratzea

Jesus Carrera Olaskoaga PCEko idazkari nagusi izandakoaren gorpuzkiak Hondarribiko hilerrian hobiratuko dituzte hilaren 28an (larunbata), eguerdian. 1945. urteko urtarrilaren 16an fusilatu zuten Alcala de Henaresko hilerriko hormaren kontra, eta bertan lurperatu zuten. Joan den ekainaren 15ean hobitik atera zituzten buruzagi komunistaren gorpuzkiak, eta Aranzadi Zientzi Elkartearen esku geratu ziren.

20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan

cartelAski da, prekarietatea hiltzailea

LAB.- Gaur, hilak 13, lan istripu berri bat jazo da, itsas-gizon bat hil egin da Hondarribiako portuan.

LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren senide eta lankideei. Modu bereran aurreko larunbatean Biana herriko paper-fabrikan hildako langilea eta Betelun hildako nekazaria ere gogoan izan nahi ditugu. Hauekin gutxienez 35 dira 2018an Euskal Herrian lanean hil diren langileen kopurua.