Protesta-Martxa deitu dute larunbatean Antiguan Metroa Gelditu ekimenak eta Satorralaiak
Datorren larunbatean, azaroak 4, metroaren aurkako Protesta-Martxa antolatu da Antiguan, eguerdiko 12etan Bentaberriko Polikiroldegitik abiatuta.
Azken egunetan etengabeak izan dira “Antiguan metroa gelditu!” izenburuarekin auzoan egin diren informazio eta salaketa ekintzak, hautsak harrotu baititu Eusko Jaurlaritzak datozen egunetan obrak Zarautz etorbidean hasteko asmoz egindako iragarpenak.

Satorralaia bizilagunen mugimenduak gaur goizean Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikapen gunea eta prentsaurrekoa egingo du Zarautz Etorbideko eremu kaltetuan. Aldarrikapen ekintza hori goizeko 10etan hasi da, hain zuzen ere jendartean desadostasun zabala pizten duen egitasmo horren erakintza-lanak Eusko Jaurlaritzak hasi asmo dituen eremu batean metroaren aurkako topagunea paratu eta gosaria eskeini dugularik.
Irungo Ahal Dugu-ren auzo programa datorren ostegunean gauzatuko da Larreaundi auzoan, Kalez Kale ekimenaren bigarren saioan. Eguzkitzaldea kalean egongo dira Si Se Puede Irun Udal Taldeko zinegotziak eta Irun Ahal Dugu-ren kide batzuk, 18:00etatik aurrera, eta lehen eskutik entzungo dituzte auzokoen arazo errealak eta iradokizunak.
KoopFabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da. 2017an Ekonomia Sozial Eraldatzaileko 30 proiekturen sorreran eta kontsolidazioan bide-laguntza eskaini ondoren, 2018. urtean Bidasoa-Txingudi eskualdera iritsiko da.
FITURen (Nazioarteko Turismo Azoka) 38.edizioan parte hartuko dute Hondarribiko eta Irungo Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez. Madrilen egiten ari dira azoka, urtarrilaren 17tik 21era. Euskal Kostaldeko erakusketarien artean daude Bidasoako hiriak, Euskadiren stand-ean, 9.pabiloiean.