Datorren ekintzak

Irungo EH Bilduren zuzenketak udal aurrekontuei

Presentación enmiendas EH Bildu presupuestos 2019Koalizio subiranistak 21 zuzenketa aurkeztu dizkio aurrekontu proiektuari “justizia soziala eta gizarte orekatu bat helburu

Urte amaierarekin batera, udal aurrekontuen negoziazio eta eztabaida dator. Gaurkoan EH Bilduk aurrekontu proiektuari aurkeztu dizkien zuzenketak azaldu dituzte koalizioko zinegotzi Jokin Melida eta Oihana Brionesek.

Koalizio abertzaleko zinegotziek adierazi dutenez, “Gure zuzenketak egoera gutxituan dauden arloetara bideratuta daude, beti justizia soziala eta gizarte orekatu bat helburu dutela.

MARMOKA "Suge gorriaren itzal luzea" aurkezpen dute eta LAMIARRI proiektuaren berri

AzalaMARMOKA musika taldeak, Usurbilgo Haritz Harreguy estudioan grabatu berri dugun abestia kaleratuko dugu eta horretarako eskualdeko hedabideei zuzenean aurkeztea erabaki dugu. "Suge gorriaren itzal luzea" abestiaren nondik norakoa azalduz eta kantua formatu akustikoan eskeiniaz.

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 5. edizioak datorren ostegunean, martxoaren 5ean, banatuko ditu bere sariak

Asun Casasola Ipuin Laburren Lehiaketaren sari banaketa. Bidasoko HitzaAurtengo ediziorako ezarritako bi erronka nagusiak bete dira, gazteen parte hartzea eta euskaraz idatzitako ipuinen kopurua nabarmen hasita. Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren 5. edizioaren sari banaketa ostegun honetan, martxoaren 5ean, ospatuko dugu. Aurtengo edizioan 338 ipuin bildu ditugu, bost ediziotan izandako parte hartzerik handiena lortuz. “Ez zaude bakarrik” lelopean, sororitatea eta indarkeria matxistaren biktimei eskainitako babesa oinarri zituzten ipuinak bilatu ditugu.