Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Goizeko 9etan, prentsaurreko bat izan da BARAUA-ENTZIERROAREN lokalaren sarreran. Bertan, Bilboko pentsiokide asko zeuden, hainbat irrati- eta telebista-katerekin prentsaurrekoa egiten. 9:30ean hamabost bat pentsiodun iritsi dira Gipuzkoara, baraualdian parte hartzeko eta prentsaurrekoari gehitu zaizkionak. Ikusmin handia dago.

EH Bilduk Hondarribia.- Hondarribiko Euskal Herria Bilduk 20 emakume eta gizonez osatutako zerrenda aurkezten du. Zerrenda anitza, gaztea, profesionala eta esperientziaduna. Zerrenda osatzerakoan kontutan hartu dira genero ikuspegia, adin tarte ezberdinak, auzo guztien presentzia, herri mugimenduekiko lotura eta hiriarekiko konpromezua.

Kabigorri.- Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak poesiazale talde bat sortu nahi du. Poesia irakurtzen baduzu, idazten baduzu edo, besterik gabe, poesiari buruz hitz egin nahi baduzu, Kabigorrin sortu nahi den taldearekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiak aldaketa behar du. Urteetako kudeaketa exkaxak arazo asko azaleratu ditu. EH Bildu da behar horiek konpontzeko gai den talde politiko bakarra, ideiak eta lehentasunak argi ditugulako, eta udal askotan dagoeneko egiten ari garelako.