"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.-Aurten, bandera igotzeko ekitaldia egin da hilaren 13an, 19: 00etan. Txalapartarekin hasi da. Ondoren, Elkarteko kideek agiri bat irakurri dute eta horren ostean, eta ondoren, Miguel Angel Paez Irungo jarduneko alkateak eta Santi Jimenez memoria historikoko zinegotziak hitz egin dute.

Dendaren inaugurazioa, maiatzaren 13an, ostirala, 18:00etan
Alazne Cienfuegosek, PlanTxaseko gerenteak, laneko erritmoa eta etxeko ordena uztartzeko denbora falta zela eta, astean behin plantxa-zerbitzua kontratatu zuen. Hasiera batean asteroko plantxa izango zena, aste honetan botoiak errepasatzea, hurrengo astean belaunetakoak jartzea eta, horrela, josgintza-lanen bat eginda jasotzen zuen astero, plantxa-lanak egiten zituen persona jostuna baitzen ofizioz.
Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk “EH Bildutik Irun eraikiz” ekitaldia egin zuen larunbatean Palace Kafetegian. Mertxe Aizpurua, EH Bilduren bozeramailea Kongresuan, izan zen ekitaldiko gonbidatua, eta Oihana Briones zinegotziak gidatu zuen solasaldi baten bidez EH Bilduk Kongresuan egiten duen lana hobeto ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

LAB Sindikatua.- LABek bat egiten du Mugak Zabalduz, Pirinioak-Alpeak 2022 Europako eta nazioarteko karabanarekin, eta bertan parte hartzera deitzen du, bereziki uztailaren 15ean eta 16an Irunen eta Hendaian egingo diren jardueretan.