
Irungo EH Bildu.- Azkeneko bi urteetan ez dugu Alarderik izan, covidak baldintzatutako urte gogor hauetan pairatu dugun beste ondorio bat izan da hau. Egoera honek ekarri dituen zailtasun guztiez gain, aldaketatetarako aukerak ere ireki ditu eta aukera hauek galdu direla iruditzen zaigu. Bi urte galdu dira Alardean berdintasunaren bidean aurrerapausoak emateko.

Abotsanitz.- Soziolinguistika Klusterrak 2022an egindako txostenean hizkuntzen erabileraren kale neurketako datuek diotenez, azken bost urteetan euskararen presentzia gure kaleetan % 8 a baino gehiago jeitsi da.

Abotsanitz.- Osasun-alarma egoerak eragindako geldialdi eta isiltasunaren ondoren, zalaparta eta jai-giroa bueltatuko dira gurera aurten. Dirudienez, etenaldi honek ez du aldaketa sakonik eragin; ez ditugu aldaketa nabarmenak sumatu, baina alardearen bilakaerari buruzko ikuspegi zabalagoa hedatzeko balio izan duela sinistuta gaude.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Gure pentsioetarako arriskurik hurbilena soldaten eta pentsioen erosteko ahalmena galtzean datza, aberastasunaren banaketa desberdinaren ondorioz. Prezioak esponentzialki igotzen diren bitartean, energiaren eta finantzarioen oligopolioak eta IBEX 35eko enpresek i¡rabazien errekorrak hautsi dituzte. (2022ko lehen seihilekoan bakarrik, 48.868 m/e).