EHLek dispertsioaren aurkako nazioarteko elkartasun kanpaina aurkezten dute. #dispersiOFF
Euskal Herriaren Lagunak, Euskal Herriarekiko elkartasun komiteok euskal preso politikoen dispertsioaren aurkako nazioarteko kanpaina aurkeztu nahi dugu. Kanpaina hau azaro eta abenduan zehar burutuko da Europa eta Latinoamerikako herri ezberdinetan eta Sarek urtarrilaren 14ean Bilbon deituriko manifestazioarekin batera amaituko da.

Gizartearen funtsa ulertzeko, gizon eta emakumeen arteko harremanak ulertu behar direla esan zuen behin Angela Davisek. Esaldi horri tiraka, ezinbestekoa da gaurko egunean azaleko irakurketetatik atera eta putzu sakon eta beltzean igeri egitea. Azaroak 25, emakumeonganako indarkeriaren aurkako eguna dugu, egun bat gehiago, patriarkatuak egunero-egunero zapaltzen baikaitu.
Kaixo!! Gaurkoan estoldetako langileak Anaka-San Migel esparruaren inguruko kiratsa ekarri digu.
Duela bi hilabete eskas, Rajoyren inbestidura zela eta, PNVk behin eta berriz aldarrikatu zuen PPri ezetz borobila emanen ziola arrazoi askorengatik. Orain, Espainiako aurrekontuen onespenari begira , ezetzaren irmotasun hura erabat urtu da. Tartean, bistan denez, AHT dago.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, presentzia izango dute FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren 37.edizioan. Madrilen izango da, urtarrilaren 18tik 22ra.