Mugitu-k maleta-hamarrak jartzen ditu TAV-aren ustelkeria salatzeko
Mugitu Mugimendua.- Mugitu! Mugimendutik, AHTren aurkako desobedientzia zibilaren mugimendua, Abiadura Handiko Trena ustelkeriatik garatutako proiektu iluna dela ozen eta argi salatu nahi dugu. Milaka milioiren xahuketa eta lurren txikizioa izateaz gain, AHTa proiektu hondatzaile bezala ari da indartzen, zein, osasungintzan, hezkuntzan eta zerbitzu sozialen murrizketa sendoen testuinguruan geure poltsikoak hipotekatzen ari den harri pisutsua dugun. Baina ez bakarrik hori; behin baino gehiagotan esan dugun bezala, honelako azpiegitura lan handiak dituen ezaugarriak ikusirik, askok pastel politiko eta ekonomikoaren zatia lortzen dute. Maletaren irudiarekin, eraikuntza enpresa handien eta arduradun politiko batzuen elkar hartzea azaldu nahi izan dugu. Batzuk lan publikoetako sektorean kontratu xamurren eta negozio partikularren jabe egiten diren bitartean, besteak, kantitate ekonomiko handiak jasotzen dituzte trukean.



Uztailak 24, osteguna
Irun Palestinarekin plataforma.- Abuztuaren 27an, asteazkenarekin, Palestinaren aldeko argazkia aterako dugu. Asmoa da "Free Palestine" edo "Palestina Askatu" leloa lurrean (belardian) idaztea gure gorputzekin. Horretarako ahalik eta jende gehien beharko dugu.