Datorren ekintzak

Mankomunitateko lehendakariak egindako adierazpenei erantzuna

logotipoaIrungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk ulertezintzat jotzen ditu mankomunitateko lehendakariak tasen aurrean egindako adierazpenak.

Atzo, mankomunitateko batzar nagusira ur eta hondakin tasak onartzera eraman ziren. Bertan, hondakinen tasetan berrikuntza bat aurkezten zen: hondakin organikoaren bilketan parte hartzen dutenak eta parte hartzen ez dutenen artean etxeetako tasa bereiztea. Jakina denez, Mankomunitateak azken hilabete hauetan hondakin organikoa biltzeko sistema eskualde guztira zabaldu du eta eskualdeko etxebizitzen erdiak eman du izena.

Irungo EH Bilduren erantzuna kartel eta panel garbiketaren datuen aurrean

fotoIrungo EH Bildu.- Irungo EH BILDUk egungo Udal gobernuak gatazka ezberdinak konpontzeko duen gaitasun eza agerian jarri nahi dugu beste behin.

Gaur ezagutu dugun berriak, kale garbiketak hiritarrontzat duen kostuak, hala erakusten du.

Denboran irauten duen arazoa izanik eta dituen kostuak ezaguturik, hiritarrak "incivicos" deitu eta isunekin mehatxatu beharrean arazoaren errora jo beharko genuke.

IRUNVIk bere "begikoak" zuloan erortzen utzi ditu

foto

Bidasoako Stop Kaleratzeaken.- Bidasoako Stop Kaleratzeaken NASIPA enpresaren porrotak eragin duen egoeraren berri jaso dugu. Enpresa honi egokitu zion Udalak Oinaurreko 92 etxebizitzen eraikuntza. 

Lehen pertsonan jakin dugu kasu partikular baten berri, zeini IRUNVItik ziurtatu zioten etxebizitzaren erosketaren gordetzea lortzeko eginiko ordainketa hirugarren pertsona bati saldutakoan itzuliko zitzaiola. 

2, 4, 6 eta 8 Eraikinak, Agerre Kalea, Agerre Txiki Baserria eta Gevara Borda 3 etxeko auzokoak aurkeztutako mozioa

foto

1951. urtean lehenengo eraikinak eremuan egin zirenetik, gunea bizitegi-gunea bezala egokitua zegoen, horrezkero auzokideok  hainbat rekalifikazio pairatu ditugu:

1. 60ko hamarkada hasieran "Mixto" (industrial-bizitegi-gune) bezala kalifikazio gisa.

2. 70ko hamarkadaren erdialdean, ordenaziotik kanko rekalifikatu egiten da, gure eraikinak ordenaziotik kanpo gelditu zirelarik. Une horretan, balio justu baten truke  gure eraikinak eraitsi egingo zirela agindu ziguten.