Datorren ekintzak

EH Bilduren Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia

Abenduak 12, larunbata, Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia egingo du EH Bilduk Marian Beitialarrangoitia, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuarekin. Goizeko 10.30etan Hondarribiko Benta zaharrean ekitalditxo egingo dute. Ondoren itsasontziz Hendaiako Kaneta portura joango da Marian, eta goizeko 11.00etan beste ekitaldi bat izango da bertan, eta amaitzeko hirugarren ekitaldia 11:30etan Irungo Santiago zubian izango da.

Kriseiluen ekinena BERTAN BEHERA utzi behar izan du Gure esku dagok

Gure esku dago.- Larunbaterako gure eskualdean antolatua genuen KRISEILUEN EKIMENA BERTAN BEHERA utzi behar izan dugu, suteen arriskua dela eta diputazioak eta suhiltzaileek egin diguten eskaera dela medio. Berdina gertatu da beste hamarnaka herrietan.

Hala ere, gorde zuen kriseiluak ekimena aurrerago egiteko asmoa dugulako. Oraindik eta ederragoa eta arraskatsuagoa izango da.

2016ko BRIGADEN AURKEZPENA!! (BIDEO)

Duela ia hiru hamarkadatik hona milaka izan dira antolatu ditugun brigada internazionalistetan parte hartu duten lagunak. Milaka elkartasun internazionalistaren esperientzia praktiko honetatik aberastu direnak, elkar truke militante honen partaide izan eta herrien arteko xamurtasuna gertu gertutik sentitu dutenak.

298 langabe gehiagoekin hasi da 2016

Datuen arabera, azken hilabetean 298 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 269 pertsona Irunen eta 29 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 4.831 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,9 hain zuzen.

Hondarribian, gaur egun 890 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.