Aste Santuak ez zuen miraririk egin eta martxoan ere langabezia igon zen Irunen

Martxoan 22 irundar gehiagok eman dute izena Lanbiden. Gaur egun, 5567 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %19,3 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 409 langabe gehiago daude orain Irunen.

Pasa den larunbatean hogei bat lagun bildu ziren Ospital zaharreko sarrera ondoan dagoen belardian, Moskuko plazari istorio asko oparitu dizkion Peio-ri azken agurra emateko asmoz. Auzotik ezagutzen zuen jendeak modu inprobisatuan antolatutako agurra, merkadiloa zegoen bitartean burutu zen, nola ez! Bezperan sare sozialen bitartez zabaldu bezala, jendea txikitoa eskutan, batzuk bixera buruan eta beste zenbaitek lore sorta bat zutela, topa kolektibo polita egin zen. Tristuraren gainetik, Peiok eskeinitako momentutxoen oroitzapenak direla eta, irrifarrea nagusitu zen bertaratutakoen artean.
Aurten hamaika euri jasateko jaioak gara! Eguraldia solasaldi guztietan gai nagusia bihurtu da.
Kalapie.- 1998an KALAPIEk “LehendaBizi” proiektua bultzatu zuenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan bizikleta bideen sare bat sortzearren, sare hau errealitate bihurtzeko gogor lan egin dugu. Egindako lanari esker, Aldundiak “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana” idaztea agindu zuen, eta planaren prestakuntza 2002an amaitu zen.