Datorren ekintzak

Maiatzak 1 San Isidro Eguna Baserritarren Egunean, bertako produktuez gotatu!!!

san isidro 2020Bidasoa KMO ekimena.- Maiatzaren 15an Baserritarren eguna ospatzen dugu urtero eta bizi dugun krisi egoera honetan, baserritarren lana bereziki aldarrikatu behar dugula iruditzen zaigu.

Bizi dugun egoerak argiki erakutsi digu askotan baztertua izan den lehen sektoreak duen garrantzia eta tokiko ekoizpena indartzea eta bertakoa kontsumitzea ezinbestekoa izango dela datorren egoeraren aurrean.

2019ko maiatzean baino 1.122 langabe gehiago

Jakitera eman dituzten datuen arabera,maiatzean 5.040 bidasotar lanik gabe zeuden gure eskualdean. Azken hilabetean 111 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 6 Hondarribian, aldi baterako enplegu erregulazioan aurkitzen diren langileak kontuan hartu gabe. Beraz, gure eskualdeak jarraitzen du izaten langabezia-tasa handiena duena Gipuzkoa osoan.

Bidasoko Asanblada Feministatik erabat gaitzesten dugu joan den larunbatean, Lazkaon emakume talde bati zuzendudako jazarpena

erasoakBehin eta berriz gaitzetsi behar ditugu, tamalez, emakume izate hutsagatik behin eta berriz jasaten ditugun jarrera matxistak.

Hemendik babesa eman nahi diegu emakume talde honi eta haien familiei.

Ez zaudete bakarrik!