Datorren ekintzak

Zergatik kendu orain arte ondo funtzionatu duen alokairu sistema?

fotoIrungo EH Bildu.- Urdanibia plazan obrak egiten hasi zirenetik inguru horretako bizilagunek aparkatzeko zituzten arazoei erantzuteko, Irungo udaletxeak 2014 urte hasieratik San Juan aparkalekuan 40 euro inguruko alokairu baten truke, bertan aparkatzeko aukera eskaini zien.

Urdanibia plazako obrak amaituta, inguru horretako bizilagunak berehala ohartu ziren obra horren ondorioz kotxeak aparkatzeko hainbat plaza desagertu zirela. Hala ere, une horretan aparkatzeko tokien gabezi hori ez zen oso nabarmena izan, oraindik udalak egindako eskaintzak indarrean jarraitzen zuenez, hainbat bizilagunek beraien kotxeak San Juan aparkalekuan aparkatzen zituztelako.

Ikastaro berriak El Espazion

1-NOLA IDENTIFIKATU ETA AREAGOTU NIRE LANEKO ZEHARKAKO GAITASUNAK ETA GAITASUNEN ARABERAKO CURRICULUMA (4 ordukoa)
Ekin iezaiozu zure zure gaitasun profesional nagusiak eta/edo zeharkakoak aztertzeko eta identifikatzeko prozesuari, eta diseina ezazu zure enplegu-emaileak izan daitezkeenen aurrean zureindarguneak, zure gaitasunik garrantzitsuenak agerian jarriko dituen curriculum bat.

Data: Otsailaren 15ean, 09:00etan, El Espazion.

Gazteok NATO, TTIP ez!

Bakeak baditu milaka definizio. Badago bakea isiltasunarekin lotzen duenik, nahiz eta jakin, isiltasun horrek zapalkuntza ugari gordetzen dituela bere barruan. Badago bakea polizia, kameraz jositako kale eta ejertzito armatuekin lotzen duenik ere. Bakea, demokrazia eta justizia esloganez eztali, zapalkuntzaren existentzia ukatzeko.

110 enpresak parte hartu dute Ocean Living Lab elkarteak egindako azken bileran

Bidasoa Bizirik.- Aurrera doa Ocean Living Lab proiektua. Gogoratu Bidasoa Bizirik-ek eta Agglomération Sud Pays Basquek sustatutako mugaz gaindiko programa dela. Irristatze, akzio eta ur kirolen sektorean Europa mailako erreferentzia gunea sortzea du helburu. Atzo, martxoaren 22, proiektuari buruzko bilera egin zuten Hendaian.