Datorren ekintzak

Irungo Harrera Sareak manifestazio deialdia egin du larunbata honetan urtarrilaren 26rako arratsaldeko 17etan

Foto de la rueda de prensa2300 pertsonek eta elkartek sinatu dute zirkulazio librearen eta harreraren aldeko manifestua. Harrera Sareak 5.500 pertsona ingururi egin dio harrera sortu zenetik, duela 6 hilabete.

“Euskal Herria #HarreraHerria” lelopean pertsona ororentzako zirkulazio librea aldarrikatuko da eta, era berean, erakundeei harrera integrala eta duina exijituko zaie Euskal Herrian gelditu edo bertatik pasatzen diren migratzaile guztientzat. Manifestazioa Fikobatik irtengo da, Santiago zubia zeharkatuko du Hendaiako Erretentzio zentruko komisaldegiraino, ondoren, berriro ere Irunera itzultzeko, udaletxearen parean amaituko delarik. Bertan, manifestua irakurriko dute eta bertsolariek eta Glaukoma eta Bad Sound musika taldek tadeek emanaldia eskainiko dute.

Emeki Elkartea. Mairuak 2019

Mairuak HondarribiaZuekin harremanetan jartzen gara datorren martxoaren 2an Emeki Elkarteak antolatu duen Mairuak ekintzaren berri emateko. Irteera ordua 9:30etan izango da eta Montañaeneatik abiatuko gara, Jaizkibelgo kanpinean zehar dantza egingo da baserriz baserri.

Datorren otsailaren 23an Emekiren lokalean entsaio bat aurrera eramango da eta bertan ekintzaren inguruko zehaztasun gehiago emango dira.

Irungo EH Bilduk hautagaien zerrenda aurkeztu du

Presentación lista de candidatas de EH Bildu IrunEH Bildu.- Gaur egun garrantzitsua, zerrenda aurkeztuko dugu. Izenetatik haratago doan proiektu bat ordezkatzen dugu hemen gaudenok.

Zerrenda hau , lagun talde hau, ez dago aleatorioki eginda. Irungo txoko guztietako pertsonak, Behobiatik Landetxaraino Belasko Eneatik pasata. Pertsona konprometituak, horien artean ikasleak, sindikalistak, pentsionistak, harrera sareko kideak, presoen aldeko mugimendukoak, euskalgintzakoak, irakasleak, taxistak, hezitzaileak, kazetariak, langileak orokorrean.

Irungo Harrera Sareak udalari exijitzen dio udalbatzan onartu zuena bete eta lokal bat erabiltzen uzteko lehenbailehen

Pancarta demandando un local para Irungo Harrera SareaIRUNGO HARRERA SAREAK bere batzarra izan berri du eta kementsu jarraituko du lanean pentsatzen duelako; “edozein pertsona migratzailek, datorren lekutik datorrela harrera duina eta osoa behar du eta oraindik orain erakundeek ez dute harrera hori bermatzen.” Udari begira etorrerak ugariko direla aurre ikusten da, hala azpimarratzen dute instituzioek, eta Harrera Sarea prest dago datozen pertsona guztiei orain arte bezalako harrera duina emateko.