Datorren ekintzak

7. Eko Zinemaldia, Ekologistak Martxan antolatuta

Kartela

Zazpigarren Ekozinemaldia, zinema eta zor ekologikoaren zinemaldia. Aurten, lehen aspektu nabarmengarria da "krisi" deitu zutena sakondu egin dela (hain zuzen, ustelkeria politiko eta ekonomiko sakoneko kasu berri baten berri izaten ari garenean). Hemen toka dakigukeena (langabezia, murrizketak, pribatizazioa, etab.) ez ezik, gure diskurtsoetan oraindik eragiten ez duten beste batzuk ere aipatu nahi ditugu. Izan ere, krisia ez da soilik hemen pairatzen dugun zerbait; sistema osoari dagokio, eta handiagoa da beste leku batzuetan, bere jarraitutasunagatik eta ondorioengatik. Bitartean, gure ekonomia beste batzuen mende dago (edo gehiago), eta ohartzen ez garen ingurumen eta gizarte ondorioen erantzule da. Hemen bizitzen ari garen egoera bera beste herrialde batzuetan bizi izan zuten lehenago, konponbide eta emaitza berberak izanda (kasualitatez, aurten ere ikusi dugu prozesu haietan pribatizaturiko enpresak bakoitzari dagokion estatuak berreskuratu dituztela (YPF Argentinan, Iberdrolaren enpresa elektrikoak Bolivian)). Hala, erauzketa jardueraren muga luzatzen ari da, bere ingurumen eta gizarte ondorioekin batera. Eta, era berean, erreakzioa, erresistentzia eta antolaketa, hemen hautaturiko dokumentalek ondo islatzen duten bezala.

Irun-eko Proiekzioak: 

-  Otsailaren 27a “Los Nahua, 20 años después” + “Euskal Herria: La Deuda Oculta”

-  Otsailaren 28a “Somalia Tóxica”

Irungo Sorturen aurkezpen ekitaldia / Presentación de Sortu Irun

Sortu AurkezpenaIrungo Sortu.- Egunon eta ongi etorri, Irungo Sorturen aurkezpenera etorri zareten guztiei. Hemen bildu garenok mezu argi bat helarazi nahi diogu Irungo herriari: sortu gara, eta SORTU gara. Ezker abertzaleak Irunen egin duen ibilbide luzearen baitan parte hartu dugun atzoko eta gaurko kideak bildu gara gaur Irungo Sorturen egitura berria aurkezteko. Horretarako, irundar andana sortzen ikusi dituen Ospital Zaharra aukeratu dugu. Lehen lerroan gaudenok osatzen dugu Irungo Sorturen Herri Kontseilua. Nire ezkerretik hasita aurkeztuko ditut kideak: Xabier Aierbe, Aitor Kaltzakorta, German Setien, Iker Eizagirre, Josema Alberdi, Oihana Llorente, Martxel Telletxea, Izaskun Sorondo, Oinatz Mitxelena, Agustin Errazkin, Tomas Karrera, Iker Urtizberea, gaurko aurkezpenera agertu ezin izan duen Juan Mari Arrozpide, eta neroni, Eli Aragon. Aurkezpenak eginda, nirekin batera Irungo Sorturen Herri Kontseiluaren izenean Martxel Telletxeak hartuko du hitza.

Aste Santuak ez zuen miraririk egin eta martxoan ere langabezia igon zen Irunen

Martxoan 22 irundar gehiagok eman dute izena Lanbiden. Gaur egun, 5567 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %19,3 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 409 langabe gehiago daude orain Irunen.

Gero arte Peio!

fotoPasa den larunbatean hogei bat lagun bildu ziren Ospital zaharreko sarrera ondoan dagoen belardian, Moskuko plazari istorio asko oparitu dizkion Peio-ri azken agurra emateko asmoz. Auzotik ezagutzen zuen jendeak modu inprobisatuan antolatutako agurra, merkadiloa zegoen bitartean burutu zen, nola ez! Bezperan sare sozialen bitartez zabaldu bezala, jendea txikitoa eskutan, batzuk bixera buruan eta beste zenbaitek lore sorta bat zutela, topa kolektibo polita egin zen. Tristuraren gainetik, Peiok eskeinitako momentutxoen oroitzapenak direla eta, irrifarrea nagusitu zen bertaratutakoen artean.