Sangre de Mono, Son de Rue, Mountain Sound eta Luz de Putas Landetxako jaien bigarren asteburuan
· Ostirala 20
- 17:30: 12-17 urte bitarteko nerabeentzako ekintzak frontoian: Pin Pong txapelketa, alpargata giltzatakoa tailerra, Slaik-Line eta DJ-a.(Martindozenea Gaztelekua)
- 19:00: "El mercado del arte" antzerki-lana TGorrieta taldearen eskutik AEan.
- 20:00: Pintxo pote auzoko tabernetan eta txosnan.

Satorralaia.- Donostian metroaren priuiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute larunbatean harmarnaka lagunek Kontxako hondartzan. Eguerdiko 14'30etan bildu eta Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 300 metroko ibilbidea bertan irudikatu edo bistaratu dugu, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko.
Bidasoa bizirik.- Enpleguaren Astearen XVII.edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. Bihar, ostegunarekin izango da ekimena, Ficoba erakustazokan. Egonkortutako jarduera da, eskualdeko enpresei kontratatzea eta langabeei enplegua lortzea ahalbidetzeko helburua duena.
Hondarribiko EH Bilduk bat egiten dugu Abotsanitzek Hondarribirako bidegorri sare seguru eta duin bat behar dugunaren aldarrikapenarekin.
“Satorralaia” bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinadura entregatu ditu gaur Gipuzkoako Diputazioan, Donostiako Metro “pasantea”ren edo igarobidearen auzian herri galdeketa bat egin dadin eskatzeko. Sinadura horiek, halaber, Eusko Jaurlaritzari zuzenduko dizkiogu, egitasmo hori geldiaraztea eta Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruan erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzea eskatzeko.