Datorren ekintzak

Bidasoko Asanblada Feministatik erabat gaitzesten dugu joan den larunbatean, Lazkaon emakume talde bati zuzendudako jazarpena

erasoakBehin eta berriz gaitzetsi behar ditugu, tamalez, emakume izate hutsagatik behin eta berriz jasaten ditugun jarrera matxistak.

Hemendik babesa eman nahi diegu emakume talde honi eta haien familiei.

Ez zaudete bakarrik!

Moria pertsona errefuxiatuen eremuan gertatutako sutea dela-eta adierazpen instituzionala

Logo EH Bildu Irun

Irungo EH Bildu.- Badira bost urte Morian, Grezian, pertsona errefuxiatuentzako eremua sortu zenetik. Hasieran 3.000 pertsonentzat sortutako eremu hau kontrolik gabe hazi eta hazi da (gaur egun 12.000 lagun ditu), Europak beste alde batera begiratu duen bitartean eta estatuek pertsona errefuxiatuak artatzeko konpromisoa (2015 eta 2016 artean sinatutako banaketa kupoa) alboratu duten bitartean.