Alerta egoran ere Kasino Zaharra itxita!

Abotsanitz Udal Taldea.- Abotsanitzek negurako, udal gobernuari Kasino Zaharra ireki zezan exigitu bazion ere ez dute egin, ezta udako beroaldian ere.

Abotsanitz Udal Taldea.- Abotsanitzek negurako, udal gobernuari Kasino Zaharra ireki zezan exigitu bazion ere ez dute egin, ezta udako beroaldian ere.

Artiako Lagunak eta Red Ciudadana de Sevilla.- Urtebete da Irungo Juan Thalamas Labandibar kalean, Artia eta Behobia auzoen arteko zatian, abiadura 30 km/h-ra murrizteko beharra salatu genuela. Gaur egun, 50 km/h-ko abiaduran jarraitzen du. Hiri-eremua da, baina tarte horretatik 25.000 ibilgailu baino gehiago igarotzen dira egunero; horietako asko kamioiak dira, eta batzuek salgai arriskutsuak garraiatzen dituzte.

Zaragozan aste honetan gauzatzen hari den nazioarteko jaialdian, FESTIVAL IBEROAMERICANO-an parte hartuko dute Nicaragua eta Euskal Herria ordezkatuz. Osaba untxia eta koiotearen abenturak obra aurkeztuko dute, urriak 1, 18h etan Arbolé antzerkian, Zaragozan.

ELA Sindikatua.- Deituta zeuden 3 greba egunak bertan behera geratu dira. Hitzarmenaren negoziaketa helburu zuen mobilizazioak, eta ekinaren ekinez ezinezkoa zena lortu dute.