Datorren ekintzak

EH Bildu Hondarribia. Herri programako hirugarren bideoa

EH Bildu Hondarribia.- EHBildun ez gaude inoren kontra, pertsona guztiak herriko festetan parte hartzearen alde gaude. Politika publikoak behar dira parekidetasuna nahi badugu eta gure herriko udalak etxeko lan handi bat du egiteke, ez dugu berdintasun politikarik. Hori lortzeko egingo du lan Hondarribiko EHBilduko taldekideak.

EH Bilduk irakurritako testua Hondarribiko Udaletxeko lehen plenoan

Hondarribiko Udaletxea. Wikimedia.orgAlkate jauna, zinegotzi andere-jaunak, herrikide, auzokide, lagunak eta adiskideak, egun on.

EH Bilduren izenean mintzo natzaizue. Ohorea da guretzat Hondarribia hiriko zinegotzia izatea, ohorea eta erantzukizuna, aldi berean. Badakigu EH Bildu dela legealdi berriko indar apalena baina horrek ez digu ilusio eta indar izpirik kentzen. Askatasuna maite dugulako eta haren alde lana gogor egiteko prest gaudelako.

Bidasoko 170 emakumetik goiti errepresioa bizi izan dute 36ko altxamenduaren ostean eta Frankismoaren lehen aroan

Rueda prensa Kepa Ordoki Memoria Historikoa BidasoanKepa Ordoki MHB elkarteakAbuztuaren 15ean omenaldia egingo zaio emakume errepresaliatuari Pikoketan Errepresio kasu ezberdinak web gune batean egongo dira kontsultagai “Izan zirenak eta izango direnak gogoan” dibulgazio proiektuan emakumeak jasandako 171 errepresio kasuri zabalpena emango dio Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Fusilaketak, atxiloketak, erbestea edota jazarpen ideologikoa bizi izan zuen emakumeak 1936 eta 1945 urteen artean Bidasoan.

Bigarren hilabetez jarraian igo da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, abuztuan 3.918 lagun daude lanik gabe gure eskualdean. Azken hilabetean 61 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 11 Hondarribian. Bidasoa Behea berriz da Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena.

Gaur egun, Irunen, 3.349 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11,6a hain zuzen. Iazko abuztukoko hilabetearekin konparatua 81 langabe gutxiago daude orain Irunen.