Datorren ekintzak

Zinedebatea Hendaian

Data: 
Ostirala, Azaroa 14, 2025 - 20:30
Non: 
Les Variétés zinema, Hendaia
Antolatzen du : 
Bagera Nous Sommes

Kartela

Bagera Nous sommes-en Taldea.- Emazteen Etxearekin, Etcharry-ko ikasleekin, Hendaiako Herriko etxearekin, eta Les Variétés zinemarekin lankidetzan, Bagera Nous Sommes-ek "L'Événement" filmaren inguruko zinedebatea antolatzen du.

Hitzaldia Kabigorrin: Justicia climática y género

Data: 
Osteguna, Azaroa 13, 2025 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun-Mosku

Justicia climática y género

Klima-aldaketa ekosistemen oreka energetikoen haustura da. Klimaren desoreka eta tenperatura arrunten aldaketa artifiziala da, eta ingurumenean dauka eragina. Hain zuzen ere, ekoizpen-sistemarekin eta gorputzen, herrien zein lurraldeen ustiapenarekin lotutako erabakien ondorioz sortu da hori guztia.