Abotsanitz Herri Batzarrak Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta
Abotsanitz Herri Batzarrak Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, hausnarketa egin nahi izan du.
Lehenik, gogora ekartzen du egun honen izan-arrazoia Emakume Langilearen aldarrikapenetatik datorrela. XX. mendetik datorren aldarrikapena da emakumeek lan mundura eta gizartera jauzi egiteko zituzten zailtasun eta trabak gainditzeko asmoz. Honen aurretik baina, mendeetako borrokak ere izan dira, emakumeak dagokion lekua, gizonaren parekoa, gizarte honetan izan dezan, etab.