Datorren ekintzak

Zentsuraren gainetik, sarean ere zernahi gara!

Duela aste batzuetatik Ernai Gazte Antolakundeko Facebook orrialdea blokeatu du Facebook enpresak. Blokeoaren zergatia, ekainak 28 sexu askapenerako egunaren harira ateratako kartel batzuengatik omen da. Asteetan blokeoa konpontzeko gestioak egiten ibili baldin bagara ere, ez dugu inolako erantzunik jaso. Horregatik, zentsurak zentsura, beste orrialde berri bat sortzea erabaki dugu.

Garaipenekin urteari amaiera eman dio Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak: Patxi Moreno Gipuzkoako Jubenil eta Kadeteko txapelduna

Pasa den ostiralean, abenduak 30, Gros Xake Taldeak Donostian , Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, Gipuzkoako Jubenilen eta Kadeteen Banakako Txapelketari amaiera eman zitzaion. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak hiru ordezkari izan ditu bertan. Ibai Dorronsoro Juvenila, sailkapen nagusiko 4.a, eta Patxi Moreno (zerrendako bigarrena) eta Ander Tafall (rankingeko 5.a) “kadeteak”.