Datorren ekintzak

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gogor kritikatu du EAEko Foru Ogasunek hartutako erabakia; izan ere, ez zaie salbuespena aplikatu LGStik beherako errentei

Manifestazioaren unea

EHPM.- Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) kritikatu egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Ogasunek hartutako erabakia, hau da, LGStik beherako errentei PFEZaren salbuespena berehala ez aplikatzea.

MERCADONA. ELAK lortu du bajan zegoen bitartean kaleratutako langile bat berriz hartzea

Mercadona Irun

ElA Sindikatua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ELAri, eta Irungo Mercadona behartu du bajan zegoen bitartean kaleratutako langile bat berriz hartzera. Kaleratzea 2024ko maiatzean egin zen, baja hartzeko arrazoiak zalantzan jarrita eta diziplina arazoak sortzen zituela argudiatuta.

Irailaren 27an Iruñeko Anaitasuna beteko dugu Euskal Herria askatzera lotu garenok!

Kartela

Sortu.- Sortuk nazio ekitaldia egingo du irailaren 27an Iruñeko Anaitasuna pabiloian, frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela mende erdia beteko den egun berean. Fusilamendu haiek, diktadura frankistaren aurka borroka egin zuten bi gazte abertzale akabatzeaz gain, Euskal Herriaren askatasun egarria itotzea ere bazuten helburu; ordea, ez zuten lortu. Eta xede bera zuen, handik bi hilabete eskasera, Franco hil eta Juan Carlos I Borboikoa Espainiako estatuburu izendatzeak ere: “guztia lotuta, eta ondo lotuta” uztea.