Datorren ekintzak

Maite Cruzado eta Jose Antonio Santanoren adierazpenei Irungo Bilgune Feministaren erantzuna.

  1. fotoAlardearen gaia landu lantzen dela esan eta bertan aipatzen dena Bilguneren gustukoa ez dela esanez, gu gezurtitzat jotzeko asmoen aurrean, bi kontu: 

    - Lehena Udala izan zela gure iritzia ematera gonbidatu gintuena.

    - Eta bigarrena, testua gustuko ez dugula esatea gehiegitxo esatea dela; izan ere, zentsura medio, testua ezagutzeko aukera ere ez dugu izan.
     

Zehazten

Arg: Jon UrbeYurre Ugarte.- Ekainak ekain; hil honetan ere hizketagai klasiko eta orokor ugari daude. Haurren ikasturtearen amaiera eta horrek dakarren ordutegien kaosa. Haurren udalekuak edo udalekurik eza. Oporretan kanpora goazen ala ez, oporrak edota lan ofizialik baldin badugu, noski. Langabeziak edo lanak dakartzan buruhauste ezberdinak.

Udal gobernuak beste taldeen ideiak bereganatu egiten ditu

argazkiaIrungo EH Bildu.- 2016ko ordenantza fiskala onartzear dago udalbatza, hurrengo asteazkenean egingo den osoko bilkuran eztabaidatuko da. Hilabete honen hasieratik gaia lantzen ari gara eta azken egun hauetan gertatutakoak ez zaizkugu batere gustatu eta horiek argitzeko ohar hau argitaratzen dugu.

Etxebizitza politikak urrats berriak behar ditu

fotoIrungo EH Bildu.- Ohar honetan EHBilduren etxebizitza politikaz hitz egiteko deitu dugu. EHBildurentzat, etxebizitza oinarrizko eskubidea da eta hori aldarrikatu izan dugu. Betidanik defendatu izan dugu alokairu soziala, ez da ezer berria gure aldarrikapenen artean.

Azkenaldian, beste alderdi batzuek bere aldarrikapenen artean sartu dute alokairu soziala, Irungo 2016ko aurrekontuetako eztabaidan ikusi ahal izan dugun bezala. Aurrekontu hauetan, oposizioko hiru taldeek aurkeztutako zuzenketen ondorioz, hiru etxebizitza “berri” erosteko eta ondoren alokairu sozialean eskaintzeko erabakia hartu zen. Onura hau jasoko duten hiru familiengatik pozten garen arren, HAU NAHIKOA EZ DELA ARGI ESAN BEHARRA DAGO.