Irungo Herri Galdeketa, egiteke zegoen proiektua egi bihurtuta
Esfortzu, lan eta denbora asko ondoren azaroaren 18an ospatuko den Herri Galdeketa prest dago, hau da, Irundarrek zein etorkizun politikoa nahi duten erabakiko duen galdeketa.
Urte eta erdi baino gehiago daramatzate Hartu Hitza Irun elkarteko partaideek Irungo Herri Galdeketa prestatzen. Bilera asko izan dira epe guzti honetan egin dituztenak egiteke zegoen proiektu bat aurrera eraman eta egi bihurtzeko. Jada dena prest dago, Hartu Hitza Iruneko partaideek lan guztia egin dute, logistikoki eta komunikatiboki eta orain Irundarrei erantzutea tokatzen zaie.

Azaroaren 23tik 25era bitarte burutuko diren barne hauteskundeen bidez, Europako hauteskundeetako zerrendaburua aukeratuko du EH Bilduk. Hala, EH Bildun izena eman dutenek, aurkeztu diren bi hautagaien (Josu Juaristi eta Lorena López de Lacalle) artean erabakiko dute.
Hilabetean zehar guztira 13 kamioi irten dira Euskal Herriko lau hiriburuetatik pertsona errefuxiatuen negua janzteko.
EH Bildu.- Via Irun, edo Irungo tren eremua berreskuratzeko proiektua, guztiz estrategikoa da Irunentzat, eta hori dela-eta horren inguruko prozesu guztia arduraz eta era egokian gauzatzearen garrantzia nabarmendu nahi dugu. Ezaguna da, EH Bilduk herriaren benetako parte hartzea bultzatu duela beti, are gehiago hain estrategikoak diren proiektuen inguruko erabakietan.