Datorren ekintzak

Irun eta Hendaia artean hainbat migratzailerentzako pasabide segurua bermatu du LABek mobilizazio baten testuinguruan

Migranteen aldeko LABen manifestazioa

Ekintza Sozialeko Komunitatearen lehen ekintzak LAB Sindikatua.- LABen Ekintza Sozialeko Komunitateak topaketak eta ekintzak egin ditu gaur Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoatik Lapurdira. Ekintza nagusia, lrun eta Hendaia lotu dituen mobilizazioa izan da, “Mugak apurtu, zubiak eraiki” lemarekin egin duguna. Horrela, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko Santiago zubia zeharkatu dugu, egunero muga hau baldintzarik okerrenetan igarotzen duten langile migranteen errealitatea salatzeko.

Argindarraren fakturaren prezioa asko igotzen ari da eta argindar-etxeen onurak are gehiago

contador electricidad

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Astez aste argindarra eta tarifa elektrikoak igotzen ari dira, inoiz ezagutu gabeko maila historikoetan kokatuz. Igoera horien ondorioz, gasaren eta erregaien igoerekin batera, inflazioaren eta bizi-kostuaren igoerak %3,30ko urte-arteko maila lortu zuen abuztuan.