Datorren ekintzak

Iratxe Sorzabalen kontrako laugarren euroagindu eskaera aztertuko dute bihar Parisen

naiz.eus - Iratxe Sorzabal preso irundarraren kontra espainiar justiziak eskaturiko laugarren euroaginduaren azterketa bi aldiz gibelatua izan da. Otsailaren 19an egin behar zen auzia martxoaren 25era gibelatua izan zen, baina pandemiaren ondorioz bigarren data hori ere bertan behera gelditu zen.

Saludo del Alarde Público

fotoAlarde Publikoa.- Alarde Publikoak herritar guztiak agurtu nahi ditu, aurten ez baita Alardea egiterik izango, COVID-19 dela eta. Hartara, hiriko etxe guztietan diptiko bat banatu da; bertan, argazki batzuen artean, mezu batek honako hauek adierazten ditu: elkartasuna gehien sufritu dutenei, esker ona lehen lerroan egon direnei, eta krisi honetatik gizarte hobea, berdinagoa eta elkartuagoa izanik aterako garen konfiantza, itxaropena eta irmotasuna.

ADEGIren estrategiaren porrota agerian geratu da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren mahaian

Logo LAB SindikatuaLAB.- Gaur, uztailak 16, bigarren bilera egin du negoziazio batzordeak eta bileran agerian geratu da porrot egin duela Gipuzkoako metaleko hitzarmena desarautzeko ADEGIren estrategiak. Hainbat urtetan "legez kanpoko" gauzak eta legearen aurka zihozenak eskatzen genituela esan ostean, hau da, lan-erreformaren aurka ari ginela, ADEGI patronalak oinarrizko hainbat gauza onartu ditu, hala nola ultraaktibitate mugagabea, hau da, hitzarmenak indarrean jarraitzen duela beste batek ordeztu arte, enpresek ezin dutela alde bakarrez hitzarmena ez aplikatu edo Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena aplikatzeko lehentasuna izatea, kontu hau lehen aldiz adostu baitzen grafikagintzako hitzarmenean, zortzi eguneko grebaren ondoren eta LABek gehiengo absolutua duen sektorean.

Pandemiak egoera zaildu du Hendaiako atxikitze zentroan

Cimade elkartearen prentsaurrekoa, Hendaian. BERRIA

2019. urtean 355 migratzaile pasatu ziren Hendaiako atxikitze zentrotik. Pandemiak egoera gogortu die bertan diren migratzaileei.

berria.eus. Oihana Teyseyre Koskarat.- Urtero ematen ditu migrazioari buruzko datuak Cimade elkarteak, baina 2019ko datuek badute berezitasun bat: 2019ko urtarrilaren lehenetik, atxikitze epea luzatzea erabaki zuen Frantziako Gobernuak, 45 egunetik 90 egunera. Maite Etxeberri Cimade elkarteko langilea da, eta Hendaiako atxikitze zentroan egiten du lan, paperik gabekoei kontseilu juridikoak ematen.