Datorren ekintzak

3489 emakume langabezian Bidasoaldean

Jakitera eman dituzten datuen arabera martxoan lagun bakar batek aurkitu du lana gure eskualdean. Azken hilabetean 32 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 33 lagun gutxiago Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5214 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,5 hain zuzen.

Hondarribian egun 929 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %11,2.

IRPH Stop Gipuzkoaren agerraldia Europako Parlamentuan

Maite Ortiz eta José María Erauskin, IRPH Stop Gipuzkoa elkarteko abokatuak, Europako Parlamentuan izan dira ostegunean hainbat ekitalditan esku hartzen.

Goizean prentsaurrekoa eskaini dute hiru parlamentariren babesarekin: Josu Juaristi (EH Bildu), Marina Albiol (IU) eta Miguel Urbán (Podemos). Ondoren Europako Parlamentuko talde sozialistak banku-abusuen inguruan antolatu duen mahai-inguruan izan dira.