Datorren ekintzak

Bidaziko informazioa eta zazki zozketa

logotipoBidazi.- Joan den udaberritik honat, “Bidazi” elkartea  buru-belarri dabil taldea indarberritzeko asmoarekin.

2013. urtean  taldearen aurkezpenak egin ziren Bortziri, Txingudi eta Xaretako hainbat herrietan. Horretaz gain, ekonomia alternatibo eta solidarioaren astea antolatu zuten,  hitzaldi eta aurkezpenak emanez (COOP57, Trukeados eta Fiareren eskutik).  Lan horren ondotik, 60 bazkide inguru biltzea lortu du elkarteak.

Larunbatero presoen eskubideen alde burutzen diren elkarretaratzeak lekuz aldatzen dira

Gaur arte, eguerdiko 12:30tan, Sarjia parkeko sarreran, larunbatero euskal presoen eskubideen defentsan kontzentrazioak burutzen ziren. Antolatzaileen arabera, Moskun aurrera eramaten ari diren lanengatik lekuz aldatzea erabaki dute.

Bihartik aurrera, elkarretaratzeak larunbatero, 12:30tan, Ama Shantalen kaleko zubi gainean izango  dira.

Txoznak batzordearen balorazioa

foto
Txoznak Batzordea.-
2014ko San Martzial jaietan udal gobernuak txosnak Ficobara eramateko hartu duen erabakiaren aurrean eta alkatea den José Antonio Santano, zein Belén Sierra eta Cristina Laborda zinegotziekin edukitako bileraren ondoren,  txosna eskatzen dugun elkarte sozial zein kulturalek ondokoa adierazi nahi dugu.

Lehenik eta behin bilera horretan dagoeneko izendatu diren politikarien jarrera salatu nahi dugu. Izan ere, egindako proposamen guztietan ezezko borobila jaso genuen, eta ez genuen  adostasun batera iristeko intentziorik ikusi.  Horrez gain, bileraren hurrengo egunean kulturako zinegotzia den Belén Sierrak laguntza ekonomikoak eskaini dizkigu banan banan,  elkarte eta eragileei batzuei txosnak Ficoban jartzeko.