Datorren ekintzak

Maiatzaren lehenean Bilbora joateko autobusak antolatzen ditu LAB sindikatuak

LAB sindikatua.- Badatorrela maiatzaren lehena... Testuinguru politiko berezian aurtengoan, garai berri bati ateak irekitzeko aukerak dauden testuinguruan hain zuzen ere. Baina bada arriskuzko garaia ere, PNV-PSE-PPk elite ekonomikoentzako kudeaketa ahalbidetzeko estatus berri baten negoziazio garaia.

Maiatzaren 12, 13 eta 15ean Oiartzungo Carrefourreko langileek apirilean hasitako grebari jarraipena emango diote

ELA.- 2017ko maiatzaren 12, 13 eta 15 ean Oiartzungo Carrefourreko langileek apirilean hasitako grebari jarraipena emango diote euren lan baldintzen negoziazioa aldarrikatzeko.

Hondarribia bisitatu dute “MI NUBE” web guneko lau blogarik

www.minube.com bidaietan espezializatutako web guneko 4 blogari Gipuzkoan izan dira,   maiatzak 25 ostegunetik, 28 igandera. Geldialdietako bat Hondarribian egin zuten, ostegunean. Hiria ezagutu eta zenbait pintxo dastatu ahal izan zituzten. Gipuzkoako baliabide turistikoak ezagutaraztea eta zabaltzea da bisitaren helburua.

Zein blogari?

Hondarribian ‘outlet village’ bat egiteko proiektuak inpaktu oso negatiboa izango du merkatari txikien sektorean EH Bildurentzat

EH bilduren ustez, oso larria da Gaintxurizketako Zaldunborda eremuan ‘outlet village’ bat eraikitzeko egitasmoa. Hondarribiko Udalari hidrokarburo enpresa batek egindako proposamenaren arabera, 40.000 metro koadroko azpiegitura planteatzen da, ehun saltoki eta mila autorentzako aparkalekuarekin. Horrela, urtean sei milioi erosle potentzial aurreikusten dituzte.