Datorren ekintzak

Etxebizitza politikak urrats berriak behar ditu

fotoIrungo EH Bildu.- Ohar honetan EHBilduren etxebizitza politikaz hitz egiteko deitu dugu. EHBildurentzat, etxebizitza oinarrizko eskubidea da eta hori aldarrikatu izan dugu. Betidanik defendatu izan dugu alokairu soziala, ez da ezer berria gure aldarrikapenen artean.

Azkenaldian, beste alderdi batzuek bere aldarrikapenen artean sartu dute alokairu soziala, Irungo 2016ko aurrekontuetako eztabaidan ikusi ahal izan dugun bezala. Aurrekontu hauetan, oposizioko hiru taldeek aurkeztutako zuzenketen ondorioz, hiru etxebizitza “berri” erosteko eta ondoren alokairu sozialean eskaintzeko erabakia hartu zen. Onura hau jasoko duten hiru familiengatik pozten garen arren, HAU NAHIKOA EZ DELA ARGI ESAN BEHARRA DAGO.

Adarrak gora sustraiak behera!

AHTrikEZaldizkari2006azala.preview.jpgMila Elorza, Itziar Pou y Beatriz Arana, Abiadura Handiko Trenaren kontrako Ekintzaileak.- Itzala, freskotasuna, udazkena, negua, udaberria, uda, edertasuna, kontenplazioaren gozamena, lasaitasuna, artea, ura, forma ezinezkoak, handitasuna,zabalera, txikitasuna, xarma,  berezitasuna, emankortasuna, abegitasuna, edertasuna,  besarkada, euskarria, haizea, euria,  arnasa, orlegi,  loreak, polena, erleen eta insektoen elikadura, azahar eta ezti usaina, sendabelarrak,  soinua, hotsa,  txorien sorlekua, txorien etxea, txorien bazka, habia, goroldioaren egongela, iratzeen logela, urtxintxaren eta tximinoaren  jantoki eta kiroldegia, xomorroen ibilbidea, negutegi efektua eta beroketa klimatikoa eragiten duten gasen xurgaketa, fotosintesia: CO2ren finkatzea, oxigenoaren askatzea, adatsa sentsualak, hostoak, orbela, ongarria, belarra,  enborra, egurra, ikatza, sua, antzinatasuna, historia, lekukotasuna, mintzalekua, bertakoen legebiltzarra, ezkurrak, gaztainak, intxaurrak, urrak, sagarminak, sagarrak,  udareak, muxikak, aranak, limoiak, laranjak, mandarinak, pagotxa; sendotasuna, gordelekua, sustrai kiribilduen lur azpiko bidai irudikaezinak, onttoak,  batzarleku, jantoki, logela,  ilunabarra, egunsentia, kondairak, ipuinak, oroimenak, ametsak, ixtorioak, iragana, oraina, etorkizuna , zura, itxasontziak, etxeak, altzairuak  eta gehiago ematen digute zuhaitzek muxutruk.

Aurrekontu partehartzaileak eta Katea

fotoLandetxa Auzo Elkartetik gure auzotarrekin prozesu partehartzaile ezberdinak burutzen ditugu; bertan ateratako proposamenak, ondoren, Herritarren Partehartze sailaren bidez, udal barruan dagokion sailarekin negoziatzen dira. Modu honetan, hainbat egitasmo dagoeneko garatzen ari dira, batzuk egiteke daude oraindik eta beste batzuk zehazteke.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren kriminalizazioaren aurrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren kontrako erasoak, jazarpena eta kriminalizazioa bere jaiotzaren une beretik gertatu dira. Eraso hauek forma ezberdinak hartu dituzte, baina amankomunean izan dute hauek burutzeko orduan sistemaren komunikabideek, alderdi politiko instituzional guztiek, poliziek eta epaileek elkarlanerako erakutsi duten prestutasuna.

Eskubideak konkistatu egiten dira. Baina behin lortuz gero, adi jarraitu behar dugu, ez kentzeko

Concentración pensionistas Plaza Sanjuan, Irun- [Foto de archivo]Pentsio publiko duinak bezalako oinarrizko eskubideak erakundeetako hainbat belaunalditan lortu dira: mobilizazioak eginez eta sufrimendu handiz. Gobernu bakar batek eta alderdi bakar batek ere ezin du beretzat hartu lorpen hori.

Historiak erakusten digu konkista guztiak, lortutako oinarrizko eskubide guztiak -zeinak geroago legetzat hartzen diren-, hala nola Konstituzioaz, Europako Karta Sozialaz, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaz egin den bezala, milioika pertsonen antolamenduaren eta borrokaren emaitza direla.