Datorren ekintzak

KBEan behar diren neurriak har daitezela eskatu dugu

imagen

EGUZKI Bidasoaldea.- Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, 2023-04-17an, eremu babestuen (KBE eta HBBE) kudeaketaren arduradunei (Aldundiari) eskatu die eraginkortasunez jardun dezatela eta eremu horien kontserbazioaren arloan indarrean dagoen legedia lehenera dezatela, oraingo honetan Txingudiko KBE-HBBEan.

Emakumeek San Juan plazatik alde egin behar dute, gazte talde batek "joan daitezela, joan daitezela" oihukatuz

imagen

Alarde Parekidearen Junta.- Atzoko entseguen amaieran, txilibitoa jotzen ari ziren emakume gazte batzuek San Juan plazatik alde egin behar izan zuten, "joan daitezela, joan daitezela" oihukatu zuten mutil talde baten ondorioz.

Irailak 8, 9 eta 10. Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea

Río Bidasoa

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.