Datorren ekintzak

EH Bildu "pozik" da erabilera anitzeko pabiloia "aintzat" hartu delako

imagen

Irungo EH Bildu.- 2022.urtean Irungo EH Bildutik Erabilera Anitzeko Pabiloi bat eraikitzea proposatu genuen hiriak kirol azpiegituretan duen eskaintza eskasiari erantzun bat emateko. Proposamen horren helburua Irungo kirol klubei zein herritarrei kirolaren praktikarako espazio estali gehiago eskaintzea zen, udalak berriki egindako azterlan batek salatzen duen bezala.

EH Bilduk Irungo pentsiodunekin batera agerraldia egin du: pentsiodunen aldarrikapenak mahaigaineratzeaz gain, Foru Aldundiak pentsio osagarriaren tramitazioa kudeatzea proposatu dute

EH Bildu Pentsionistarekin

Irungo EH Bilduk.- Garai konplexu hauetan, prezioek izan duten gorakadak gehien kalteturiko sektoreen artean pentsionistak daude. Bizitza-kostuaren hazkunde etengabeak adineko eta pentsiodun gero eta gehiagok bere oinarrizko beharrizanak asetzeko, gero eta zailtasunak gehiago dituzte: kalitatezko elikadura, mendekotasunaren kalitatezko arreta, etxebizitza, etab.

Arrazismoari STOP!

logo

Irungo Sortu.- Atzerritarren eta Irungo Mugaren Tokiko Brigadaren Zuzendaritzak ahalik eta migratzaile gehien atxilotzea animatuko lukeen agindua argitaratu zuen, zenbat eta atxiloketa gehiago, orduan eta konpentsaziozko opor egun gehiago eskainiz.