Datorren ekintzak

Ongi Etorri Errefuxiatuak harrera ekitaldia eginten die Begoña Huarte eta Mikel Zuluagari, dakizuenez, Grezian, babes bila dauden 8 pertsonentzako mugak zabaldu nahi zituztenean atxilotuak izan zirenak

Ongi Etorri Errefuxiatuak- Bizkaia 2016ko otsailan jaio zen,  bidean  zetozten pertsona errefuxiatuentzako giza eskubideak bermatzea zen gure helburua. Hiritarrak eta mugimendu sozialetako kideak osatzen dugun plataforma  honen helburu nagusia, sorlekua utzi eta babes bila aurkitzen diren  pertsonekiko elkartasuna da.

Zuzenketa oharra

Atzo "Si se puede Irun-ek Irungo klausula sozialen araudia Gaztela Mantxako araudiaren kopia bat dela salatzen du" titulua jartzen genuenean EH Bildu eta Si se puede Irun udal taldeek klausula sozialen araudia Gaztela Mantxako araudiaren kopia bat dela salatzen dute esan nahi genuen.

Barkatu eragozpenak

Larunbatean Diputazioaren aurrean Aralarren defentsan

Aralarko Parke Naturalaren inguruan eztabaida bizia piztu da, Enirio-Aralar Mankomunitateak Parke Naturalaren araudiarekin bat ez datorren pista-sare zabal eta suntsitzailea onartu duelako. Foru Aldundiak Parke Naturalaren kudeatze-arduraduna da, baina, Parkea babestu beharrean, pisten bultzatzaile nagusi bilakatu da.

“Nicolás Guerendian” Irungo Errepublikanoen Elkartearen adierazpena, Cristina de Borbón errugabetzat jo ondoren

Noos kasuaren epaiketan Cristina de Borbón errugabetzat jo ondoren, “Nicolás Guerendian” Irungo Errepublikanoen Elkarteak hau salatu nahi du:

   - Aipatutako epaiak erakusten du Justiziak EZ dela berdina guztiontzat. Palmako Probintzia Auzitegiak berak 3 urte eta erdiko espetxera kondenatu zuen 26 urteko gazte bat bizikleta bat lapurtzeagatik.