Datorren ekintzak

Francisco Javier Torres Gipuzkoako hirugarrena Donostiako xake txapelketan

Larunbatean amaitu zen Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 38 edizioa. 170 xake jokalarik zortzi egunetan lehian aritu eta gero, bederatzi txanden ondoren, 7, 5 punturekin Bader Al Hajiri Maixu hautagai Kuwaitiarrak txapela lortu du. Podiumean Esloveniako  GM Marko Tratar eta GM Renier Vézquez Espainiarrak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, biak 7a puntu lortu eta gero.

Hitzaldia: “2016 La Cultura como Excusa. Capitalidad cultural y mercado de ciudades”

2016 desokupatu.- Datorren apirilak 22 asteazkenean, Manuel Delgadok (antopologoa, Bartzelonako Unibertsitatea) “2016 La Cultura como Excusa. Capitalidad cultura y mercado de ciudades” gaiaren inguruan hitzaldia emango du Donostian, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelena Kulturunean.

Ekimena, berrikuntza eta sorkuntza bilduko ditu Krea Bidasoa 2015ek maiatzaren 7an

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, KREA Bidasoa topaketa antolatu dute beste behin ere. Ekimenaren helburua da kontaktuak egitea, negozio aukerak identifikatzea, beste esperientziak eta arrakasta kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartera zabaltzea etab. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.

Xahuketa gehiago ez! Herritarrok erabaki! AHT Gelditu Orain! Manifestua

kartela8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez digute esaten zenbat diru gastatu duten orain arte eta ez dakite zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta noiz amaituko dituzten lanak ere. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.