Datorren ekintzak

Amnistiaren aldeko manifestazio nazionala, azaroaren 18an Bilbon

Euskal preso politikoak gure herriak Espainiako eta Frantziako Estatuekin mantentzen duen gatazkaren ondoriozko errepresioaren emaitza mingarrienetakoa dira, iheslari, deportatu eta borroka egiten bizitza galdu duten edo lapurtu dieten militanteekin batera.

Ehundaka lagunek metroaren aurka Protesta-Martxa egin dute Antiguan

400 lagunetik gora bildu dira gaur eguerdian Donostiako metroaren aurka Antiguan auzoan egindako Protesta-Martxan. Martxan adin guztietako jendeak parte hartu du eta “ANTIGUOK EZ DU BEHAR: METROARI STOP” aldarria egin duen pankarta buruan hartuta, manifestariek Antiguan Metroaren igarobideak kalteturiko kaleak zeharkaru dituzte.

Zaldunborda auzitan!

Abotsanitz.- Ekaineko Udalbatzan onartu zen Hondarribiko HAPOa.(Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra).

Abotsanitzek irregulartasunak egon zitezkeela adierazi zuen, eta onarpenera eraman aurretik zalantza horiek argitzea eskatu zuen.

Bada EAEko Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du elkarte batek Zaldunbordaren birkalifikazioari jarritako helegitea.