Datorren ekintzak

Oroimenaren borrokak merezi du: ez dute Irungo kontzentrazio esparrua botako

Pequeña Velocidad gaur

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Zazpi urte behar izan dira arrazoizkoa zena berresteko. 2018. urtean burutu zen Via Irun proiektua aipatuko zuen lehen parte hartze saioa, eta bertan salatu zen lehen aldiz Irungo kontzentrazio esparruaren eraisketa. Orduz geroztik, mozio, protesta eta Oroimen Gune izendatzeko eskaeren bitartez, Pequeña Velocidad zutik mantenduko dutela erabaki dute.

Osasun Bidasoak Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsulta berriro irekitzeko eskatzen du

Bidasoako Ospitaleko haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxiera salatzeko manifestazioa egin zen atzo Hondarribian. Bidasoko Hitza

Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.- Duela gutxi, Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsulta itxi da, eta, hemendik aurrera, pazienteek Donostiara joan beharko dute. Itxiera hori beste galera da Bidasoa eta Bortzirietako eskualdeetako osasun-arreta publikoaren kalitaterako.