Datorren ekintzak

Martxoaren 8a dela eta, Irungo Emakumeen Etxea Elkartea komunikatua

logo Irungo Emakumeen Etxea

Irungo Emakumeen Etxea Elkartea.- Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak ahotsa altxatu eta borroka feministako egun honetako aldarrikapenekin bat egin nahi du. Egun honek gogorarazten digu emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna egiteke dagoen helmuga dela oraindik ere, eta gaur egun ere, gure hirian bertan, emakume izateagatik diskriminazioa, genero-indarkeria eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeak daudela.