Datorren ekintzak

Ekintza ordenantza Pezen hitzak

argazkiaIrungo BILDU Udal taldearen iritziz:

Pasa den astelehenean Irungo hainbat eragilek ekintza ordenantzaren inguruan azaldutako iritzia eta egindako eskaeraren aurrean PSE-ren eledunak, Miguel Angel Paez jaunak, emandako erantzuna  tamalgarria iruditzen zaigu.

Ez dugu ulertzen eragile hauek ekarpen gisa eta modu eraikitzailean egindako proposamen bati  hain era defentsibo eta negatiboan erantzun daitekenik.

Enpleguaren XII. astea: pertsonen eta enpresen arteko topalekua

foto

Joan den asteartetik, azaroaren 12an epea ireki da Bidasoa bizirik biltzen ari den enplegu eskaintzak kontsultatzeko eta inskribatzeko. 

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, El Espazioren bidez, datorren astetik Enpleguaren astearen edizio berri bat eskainiko du, alegia  Irungo eta Hondarribiko pertsonak enpresetara eta beren lan eskaintzetara hurbiltzeko aukera emango dute.

Egungo egoera ekonomiko adela eta beharrezkoa da ahaleginak areagotzea langabezian dauden eskualdeko pertsonek –edo beren lan egoera hobetu nahi dutenek- lan merkaturako sarbide aizan dezaten. Horregatik, El Espazion lan egiten ari da toki bakar batean biltzeko enplegua eskatzen duten pertsonak eta enpresak.

'Zintzilik irratia, herri baten historia: 27 urte ez dira ezer'

KartelaIrrati libre baten historiatik haratago doan dokumentala

furyak.- Hilaren 12an, igandearekin, Oreretako Niessen aretoan izan zen zer ikusia: hain zuzen ere, Zintzilik Irratiak 27. urteurreneko dokumentala proiektatu zuen bertan.

Proiekzioa hasi aitzin irratiko kide batzuek hartu zuten hitza eta dokumental hau egiteko ideia sortu zenetik emaitza esku artean izan dutenerako bidaia laburbildu ziguten. Euren esanak adituta ("baliabide apalak izan ditugu", "ez genuen sekula lehenago horrelako proiektu bat bideratu"), zerbait xumea espero genezakeen guzti horretatik, irratiaren historiari hertsiki loturiko dokumental bat agian, baina argiak itzali ondoko 80 minutuetan argi eta garbi geratu zitzaigun jaso duten uzta ezin dela xume adjektiboarekin deskribatu.