Hilaren 3an, martxoko bertso gaua Kabigorrin

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Martxoa 3, 2016 - 19:30
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Hilaren 3an izango da martxoko bertso gaua, Irungo Peña karrikako Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, ohitura dugun bezala. Martxoko zitan Egoitz Zelaia hendaiarra, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” oiartzuarra, Mailaen Akizu urretxuarra eta Manex Mujika donostiarra ariko dira bertsotan, guztiak ere Gotzon Aizpiolea irundarraren aginduetara, azken honek hartu baitu martxoko saioko gaiak egin eta saioa aurkezteko ardura. Bertso jarriei dagokienean, Urko Casadorenak entzun ahal izango ditugu, Hendaian bizi, Txingudiko bertso eskolan ari eta Irunabarreko kide dugun lagun astigartarrarenak, hain zuzen ere.

Ikusten duzuen gisan, ordu eta erdi goxo eta entretenigarria igarotzeko osagai guztiak pronto ditugu, honakoan ere. Beraz, badakizue, gerturatu eta eman gozatua zuen zentzuei.

Etiquetak: